“Hamilton School,
Hizkuntza-akademia,
ikastetxerako errefortzu eskolak eta Psikologia zentroa
Bilboko erdigunean”

Hamilton Idiomas akademien hedapenaren baitan kokatzen da proiektua

Gure metodoa eta helburua

Hamilton School. Gure helburua ez da ikasleengan menpekotasuna sortzea, guztiz kontrakoa baizik. Ikasleak beren kabuz moldatu ahal izatea nahi dugu. Iruditzen zaigunez, gure lanaren emaitzarik onena erdiesten da ikasleek gure zerbitzuak dagoeneko behar ez dituztenean.

Frogatuta dago lan-ohitura onek eta jarraikitasunak emaitza onak ekartzen dituztela epe luzera. Hamilton School-en, balioak eta lan egiteko modu egokiak azpimarratzen ditugu, hala izan dadin.

Hiru ardatz nagusi ditu gure lanak: giza balioak, lan-ohiturak eta curriculumaren edukiak.

Gure lantaldea

Lantalde grinatsua gara, lan egiteko eta gauzak ondo egiteko gogoarekin.

Hamilton Idiomas 1995ean jaio zen hizkuntzak irakasteko asmoarekin. Hasieran proiektu txikia ginen, Sopelan (Bizkaia), 4 ikasgela eta 50 ikaslerekin eta, gaur egun, 11 ikasgela eta 500 ikasle baino gehiago ditugu bai Sopelan, bai Larrabasterran, bai Bilbon, bai eta enpresa, ikastola eta ikastetxeetan ematen ditugun eskolaz kanpoko ingeles klaseetan ere.

Hizkuntzak irakasteko jaio ginen arren, bereizten gaituena gure langileen profesionaltasuna da. Printzipio horri jarraituz, 2017ko urtarrilean gure ikuspegia hedatzea erabaki genuen, eta ikasketetan bultzada bat behar zuten ikasleei ere laguntzeko apustua egin genuen. Orain arte oso emaitza onak lortu ditugu, eta ziur gaude hala izaten jarraituko duela etorkizunean ere, eskolan arrakasta izateko beharrezko formula baitugu. Zatoz eta kontatuko dizugu!

Gure instalazioak

Hamilton School

Hamilton School BILBAO

Hamilton School 2017ko urtarrilaz geroztik dago Bilbon, txikienei ikastetxerako errefortzu eskolak ematen eta adin guztietako ikasleei hizkuntza-ikastaroak eskaintzen.

Hamilton Idiomas

1995. urteaz geroztik dago Hamilton Idiomas Sopelan, zerbitzu paregabea eskaintzen hizkuntzekin zerikusia duen guztian: irakaskuntza, itzulpenak eta interpretazioa.