Eskolaz kanpoko klaseak
Eskolaz kanpoko klaseetan, gure helburu nagusia da ingelesa kalitate handiarekin irakastea, izaera ludiko-didaktikoan oinarritutako metodologiaren bidez eta ikastetxe bakoitzaren eskakizun eta ezaugarrietara egokituta.
Eskolaz kanpoko klaseetan, gure helburu nagusia da ingelesa kalitate handiarekin irakastea, izaera ludiko-didaktikoan oinarritutako metodologiaren bidez eta ikastetxe bakoitzaren eskakizun eta ezaugarrietara egokituta.
Hizkuntza baten lau alderdiak indartzeko ideian oinarritzen da eskolaz kanpoko klaseetarako gure irakaskuntza-metodoa; hau da, ahozko ulermena, ahozko adierazpena, idatzizko ulermena eta idazmena modu orekatu eta egokian indartzean, ikaslearen gaitasunen, adinaren eta garapen intelektualaren arabera.
Ikasleek ingelesa modu naturalean ikastea da helburua, eta garrantzi berezia ematen diogu hizkuntzaren ahozkotasunari (ulertzeko eta komunikatzeko gai izatea). Ikasleak motibatzea da kontua, eta hizkuntzak erakartzen dituela sentiaraztea, ikaskuntza sustatzen duten jardueren bidez.
Talde bakoitzean ikasle gutxi egoten denez, eskolak aktiboak izaten dira, parte hartzea errazten dute, eta ikasketak eta aisialdia bateratzen dituzte giro lasai eta dibertigarrian: haurrek ikasten duten bitartean klaseez gozatzea ere bilatzen dugu.
Normalean, Lehen Hezkuntzako 2. maila arteko ikasleekin, gure irakasleek urtetan zehar garatu duten programa propioari jarraitzen diogu.
Lehen Hezkuntzako 3. mailatik gorako ikasleekin testuliburua erabiltzen dugu, haurrek beren ikastetxean ingelesa ikasteko erabiltzen dutenaren osagarri (horretarako, ikastetxeko irakasleekin koordinatzen gara).
Liburu hori, gainera, beste jarduera erakargarri batzuekin osatzen dugu, besteak beste ipuinak, abestiak, jolasak, bideoak eta eskulanak. Izan ere, gure ustez, eskolaz kanpoko orduetan haurrek egin behar dituzten jarduerak ez dira akademikoegiak izan behar.
Gaur egun 20 irakasleko taldea dugu, denak ala denak kualifikatuak eta irakaskuntzan eskarmentudunak:
Ikastetxe bakoitzak bere hizkuntza-politikari dagokionez dituen eskakizunetara moldatzen gara, ikastetxe batzuetan nahiago izaten baitute ingeles irakasleak euskal hiztunak ere izatea, eta beste batzuek, aldiz, nahiago izaten baitute jatorrizko hiztunak izatea.
Harro esan dezakegu lantalde paregabea osatzen dugula, bokazio handikoa, ondo koordinatua eta bere burua ondo prestatzeaz arduratzen dena. Iruditzen zaigunez, hori guztia ezinbestekoa da gure bezeroei zerbitzu ona eskaini ahal izateko.
Gaur egun eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen ditugu ingelesa irakasteko San Nikolas ikastolan (Algorta), Ander Deuna ikastolan (Sopela), Andra Mari ikastolan (Getxo) eta Betiko ikastolan (Leioa).
Horrez gain, gure irakasleek esperientzia dute eskolaz kanpoko ikastaroak antolatzen honako hauetan: