Mailak
Enpresa bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Eskola partikularrak ematen direnean, jakina, ikasleak berak ezartzen du maila zein den, eta taldeak osatu behar direnean, talde homogeneoak eratzen direla bermatzen dugu. Horretarako, ikastaroa hasi aurretik maila-proba bat egiten diogu hautagai bakoitzari.
Ordutegiak
Klaseen ordutegia enpresak ezartzen du, bere beharren arabera.
Metodologia
Normalean, hizkuntzaren funtsezko lau alderdiak lantzen ditugu ikasleekin: ahozko adierazpena, ahozko ulermena, idatzizko adierazpena eta irakurmena. Enpresetako klaseak, gainera, gure bezeroen beharren arabera ematen ditugu (berariazko hiztegia landu, eskolen helburu zehatza definitu…) eta, horiei erantzuteko, metodologia egokia aukeratzen dugu eta hainbat tresna erabiltzen dugu ikasgelan.
Irakasleak
Profesional talde egonkorra dugu, jatorrizko hiztunez eta filologian lizentziatutako bertako irakaslez osatua, denak eskarmentudunak. Ikasleen mailaren arabera, irakasle mota bat edo beste gomendatzen dugu eta, azken batean, enpresak aukeratzen du zein nahiago duen. Nolanahi ere, maiz neurtzen dugu gure bezeroen gogobetetze-maila klaseak espero zutena betetzen ari direla ziurtatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, beste modu batera bideratu ahal izateko.
Eskola-egutegia
Enpresetako klaseek ez dute hasiera- edo amaiera-data zehatzik, urteko edozein garaitan has daitezke. Behin eskolak hasita, irakaslearekin aldez aurretik bestelakorik adostu ezean, Gabonetan eta Aste Santuan irakasleek dituzten oporraldiak errespetatzen ditugu (Hamilton Idiomas-en eskola-egutegiarekin bat datozenak). Irakasleak oporrak hartu nahiko balitu baina enpresak klaseekin jarraitu nahiko balu, Didak-Hamilton ordezko irakasle bat aurkitzen saiatuko litzateke oporraldirako.
Tripartita Fundazioak prestakuntzaren arloan ematen dituen diru-laguntzak jaso nahi dituzten enpresek jakin behar dute ezinbestekoa dela horretarako eskaera aurkeztea eskolak hasi baino hamabost egun lehenago. Gerora eginez gero, eskaera aurkeztu eta hurrengo hamabost egunetatik aurrerako aldia barnebilduko luke diru-laguntzak.
LANGILEAK HAUTATZEKO PROZESUETAKO MAILA-PROBAK
Enpresekin lankidetzan aritzen gara hautagaiak aukeratzeko prozesuetan, hautagaiok hizkuntza batean benetan zein maila duten zehaztu behar denean. Izan ere, iraganean lortutako titulu bat izateak ez du esan nahi hizkuntza benetan menderatzen denik. Horregatik, enpresa askok zerbitzu mota hori eskatzen dute hautagaiak benetan gai direla ziurtatzeko, hizkuntza-gaitasun jakin bat eskatzen duten lanpostuetarako.
Proba horiek hizkuntza baten funtsezko lau alderdiak neurtzen dituzte: ahozko adierazpena (elkarrizketa pertsonalaren bidez), ahozko ulermena (elkarrizketa pertsonalaren eta grabazioak entzuteko ariketen bidez), eta idatzizko adierazpena eta ulermena (idatzizko azterketaren bidez). Probak gure akademian zein enpresan bertan egin daitezke. Emaitzak xehatuta aurkezten zaizkio enpresari, kontuan har ditzan hautagai egokienak hautatzeko orduan.
ITZULPENAK
Egiten ditugun itzulpen guztiek zorrotz betetzen dituzte hiru arau hauek: kalitatea, puntualtasuna eta konfidentzialtasuna.
Kalitate paregabeko zerbitzua eskaintzen dugu, eta horretarako itzultzaile profesionalekin lan egiten dugu, bai jatorrizko hiztunekin, bai filologoekin. Itzulpenak gutxienez beste profesional batek berrikusten ditu beti.
Itzulpen guztien kalitatea berrikusi eta egiaztatzen dugu, dokumentuen formatu, osotasun, gramatika, ortografia eta tipografiaren arabera. Itzulpen batekin zalantzak sortuz gero, enpresan dagokion sailarekin harremanetan jartzen gara sortzen diren galderei erantzuna emateko, behar diren neurriak hartzeko eta egoerari irtenbidea emateko.
Itzulitako testuak entregatzeko epea eskaera bakoitzaren bolumenaren araberakoa izango da. Behar adina itzultzaile ditugu lan-eskaera handiei ahalik eta azkarren erantzuteko.
INTERPRETAZIOA
Profesional elebidunak ditugu, bezeroak eskatzen duen tokira mugitzeko prest daudenak. Eskertzen dugu interpretazio-zerbitzua denbora nahikoarekin eskatzea, batez ere, interpreteari prestakuntza behar duten gai bereziei buruzko saioak egiteko eskatzen zaionean, edota bere zerbitzuak saio luzeetarako eskatuko direnean.
GURE BEZEROAK
20 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu, besteak beste:
- Hizkuntza-klaseak ematen, banaka zein taldeka.
- Itzulpenak eta interpretazioa egiten.
- Langileen hizkuntza-maila ebaluatzen.
- Langileak hautatzeko prozesuetan laguntzen.
Honako enpresa eta elkarte hauekin:
- Abgam-Sgula Technologies, S.A. (Vitoria-Gasteiz)
- A.F. Steelcase (Bilbo)
- Aguas del norte, S.A. (Bilbo)
- Ainair, S.L. (Urduliz)
- Aislantes Sólidos, S.L. (Arrigorriaga)
- Análisis económico bursátil 2001, S.L. (Bilbo)
- Autos Ortasa, S.L. (Erandio)
- Baltogar, S.A (Mungia)
- Bard de España, S.A. (Bartzelona)
- Barinatxe, S.L. (Sopela)
- Beko-Tecnológica España, S.L.U. (Bartzelona)
- Belgicast Internacional, S.A. (Mungia)
- Bial, Ind. Farmacéutica, S.A. (Zamudio)
- Bilbomatica, S.A. (Bilbo)
- Bladen Trading, S.L. (Bilbo)
- B&L Ingeniería y diseño, S.L. (Urduliz)
- Cardiva, S.L. (Bilbo)
- Cardiva2, S.L. (Bilbo)
- Carlson Wagon Lit (Bilbo)
- Biotz ALAI Abesbatza (Getxo)
- Cortaprell, S.A. (Bilbo)
- Derioko Osasun Zentroa (Derio)
- San Ignazioko Osasun Zentroa (Bilbo)
- DHL Logistics Spain, S.L. (Sondika)
- Elmet, S.L.U. (Berango)
- Emaus, Gizarte Fundazioa (Donostia)
- Ericsson España, S.A., Bilbao Technology centre (Zamudio)
- Ericsson España, S.A., Indelec Dibisioa (Zamudio)
- Esfemetal, S.L. (Derio)
- Envases metalúrgicos de Alava, S.A. (Laudio)
- Eseune, e-learning, S.A, (Zamudio)
- Estudio y Diseño de Costes, S.L. (Sopela)
- Etorki, S.L. (Zamudio)
- Eurest Colectividades, S.A. (Derio)
- Euro-Equip, S.A. (Bilbo)
- Faes Farma, S.A. (Leioa)
- Findus España, S.L.U. (Taxoare, Nafarroa)
- GES (Erandio)
- Gestión de Capital Riesgo, S.A (Bilbo)
- Heroslam, S.A.L. (Abanto-Zierbena)
- Iberese, S.A.U. (Erandio)
- Imaje, Tecnologías de codificación, S.A. (Zamudio)
- Ingemat, S.A. (Zamudio)
- Ingeteam Power Technology, S.A. – Marine (Derio)
- Insec desinfecciones, S.L.U. (Galdakao)
- Inversons, S.L. (Getxo)
- Irudigital, S.L. (Bilbo)
- ITC Group Bilbao, S.A.U. (Sopela)
- Itxaslehor, S.L. (Bakio)
- Itzartu, Emakumearen elkarte kulturala (Sopela)
- Julio Caro Baroja, Bigarren Hezkuntza Institutua (Getxo)
- Linguarama Iberia, S.A. (Madril)
- Loparex (Finlandia)
- Marine Legal Services (Bilbo)
- Maxam Europe, S.A. (Madril)
- Mecaner, S.A. (Urduliz)
- Mecánica de la Peña Equipos, S.L. (Urduliz)
- Mnemix IT Solutions, S.L. (Erandio)
- Nervacero, S.A. (Trapagaran)
- Nivel Global, S.L. (Leioa)
- Noray Bioinformatics, S.L. (Derio)
- Oldar electrónica, S.A. (Igorre)
- Ormazabal Distribución Primaria, S.L.U. (Amorebieta-Etxano)
- Oxinorte Operaciones, S.A. (Lutxana-Barakaldo)
- Panasonic Marketing Europe (Cornellá de Llobregat)
- Pfizer, S.A. (Alcobendas, Madril)
- Química de Mungia, S.A. (Mungia)
- Repsol Exploración, S.A. (Madril)
- Rhenus Logistics, S.A. (Bilbo)
- Sisteplant, S.L. (Derio)
- Syfer Consulting, S.L. (Gorliz)
- Bilboko Portuko Zamaketarien Kudeaketarako Sozietate Anonimoa, S.A.G.E.P. (Bilbo)
- St. Gobain Abrasivos, S.A. (Nafarroa)
- Straumann, S.A. (Madril)
- Supermicro computers Spain, S.L. (Erandio)
- Talleres Negarra, S.A. (Erandio)
- Tevesa, S.A. (Amorebieta)
- Trane, aire acondicionado, S.L. (Madril)
- Unilevel Foods España, S.A. (Bilbo)
- Universal Plataformas aéreas, S.L. (Vitoria-Gasteiz)
- Veriplast Spain, S.A. (Sopela)
- Widewall Investments. S.L. (Zamudio)
- Zero 8000 Design&production, S.L. (Urduliz)