Edozein irakasgaitako laguntza-eskolak, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergora artekoak.
Gure metodoa eta helburua
Ikasleak autonomoak izatea da gure helburua, eta eskolaz kanpoko laguntzarik behar ez izatea, hau da, beren kabuz ongi moldatzea. Guretzat emaitzarik onena da ikasleek gure zerbitzuetara gehiago jo behar ez izatea.
Hamilton School-en, epe luzera emaitza onak ekartzen dituzten balioak eta lan egiteko moduak nabarmentzen ditugu: laneko ohitura egokiak eta jarraikitasuna.
Hiru ardatz nagusi ditu gure lanak: giza balioak, lan-ohiturak eta curriculumaren edukiak.
Gure helburua
Garrantzia ematen diogu gure ikasleen gaitasunak eta trebetasunak sustatzeari, arlo akademikoan zailak egiten zaizkien ikasgaiak gainditu ditzaten.
Nola egiten dugu?
Gure ikasleei behatzen diegu eta haiekin komunikatzen gara. Horri esker, une bakoitzean dituzten zailtasunen jatorria hautematen dugu, horiek bideratzeko eta dagokien mailan kokatzeko. Hortik aurrera, ikasleak gai izaten dira modu autonomoan aurrera egiteko.
Nork har ditzake ikastetxerako errefortzu eskolak?
Lehen Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasleek, ikasketetan zailtasunak dituztenek.
Eskaintzen dugun ordutegia
Astelehenetik ostiralera Eguerdi eta arratsaldetan