Klase partikularrak

Hamilton idiomas guztiontzat

Klase partikularrak

Eskaintzen ditugun hizkuntzak:
  •  Ingelesa
  •  Frantsesa
  •  Alemana
  •  Euskara
  •  Italiera
  •  Gaztelania atzerritarrentzat.

Galde iezaguzu beste hizkuntza batzuei buruz ere.

Ezaugarriak:

  •  «Neurrira» egindako metodologia
  •  Ikasleari komeni zaion ordutegia hautatzeko aukera
  •  Ordutegian aldaketak egiteko malgutasuna
  •  Arrazoizko prezioak
  •  Hamiltonen bertan edo etxean

Mailak

Klase partikularretan, ikasleek ezartzen dute maila. Gure irakasleak jatorrizko hiztunak edo filologoak dira, esperientzia handia dute, eta beren espezialitateko hizkuntza edozein mailatan irakasten dute.

Probatu doan zure maila, nahiz eta ez den derrigorrezkoa klase partikularrak kontratatzeko, irakasleak berak egingo baitu zure mailaren balorazia lehen klasean. Zure maila ezagutzeko jakin-mina baduzu, sakatu hemen

Ordutegiak

Klase partikularren ordutegiak ikasleak ezartzen ditu bere beharren arabera, eta gu horretara moldatzen gara. Klase partikularrek badute beste abantaila bat: ikasleak ezin badu eskola bat ezarritako ordutegian eman, gutxienez 24 ordu lehenago antolatuz gero, aukera dago irakaslearekin adosteko noiz berreskuratu eskola hori (haren ordutegi librearen barruan).

Metodologia

Hizkuntzaren lau alderdiak lantzen ditugu ikasleekin: ahozko adierazpena, ahozko ulermena, idazmena eta irakurmena. Klase partikularren kasuan, ikaslearen neurrira egiten dugu. Hark edo haren tutoreek (adingabeen kasuan) adierazten dute zein diren haien interesak edo hobetzeko beharrak, eta irakasleak horretara egokitzen dira.

Irakasleak

Profesional talde egonkorra dugu, jatorrizko hiztunez eta filologian lizentziatutako bertako irakaslez osatua. Guztiek dute eskarmentua irakaskuntzan eta, langile berrienekin batera, etengabe ikasten jarraitzen dute, etengabe hobetzea sustatzen duen giroan. Enpresa gisa dugun filosofia da giro ezin hobea sortzea irakasleak pozik, eroso eta lan egiteko askatasunez senti daitezen, eta beren modu propioa bila dezaten ikasleen errendimendu handiena lortzeko. Horregatik dute autonomia maila handia, eta oso lantalde aktiboa eta dinamikoa osatzen dute, baita ongi koordinatua ere.

Eskola-egutegia

Klase partikularrek ez dute hasi edo amaitzeko data zehatzik, ikasle bakoitzaren beharren arabera hitzartzen baitira. Urteko edozein lanegunetan has daitezke eta, irakasleak hala eskatzen badu, Gabonetako eta Aste Santuko oporraldiak errespetatu beharko dituzte. Hala ere, eta irakaslea ados badago, oporraldietan ere egon daitezke eskolak. Irakasleak oporrak hartu nahiko balitu, baina ikasleak ez, Didak-Hamilton ordezko irakasle bat aurkitzen saiatuko litzateke oporraldirako.