Hizkuntza-klaseak

Hizkuntza-klaseak

Ingelesa, frantsesa, euskara, txinera eta alemana ikasteko ikastaroak eskaintzen dizkiegu adin guztietako ikasleei. Zure seme-alabek etengabe ikastea nahi duzulako, edo errefortzua behar dutela uste duzulako izan daiteke. Horrez gain, beren maila hobetu edo Cambridge-ko azterketetarako prestatu nahi duten helduei ere ematen dizkiegu eskolak.

Gure helburua

Ikasleei aukera ematea hizkuntza bat menderatzeko, titulu akademiko bat lortzeko edota lan-munduan lehiakorrak izateko.

Nola egiten dugu?

Gure metodologia propioa erabiltzen dugu Lehen Hezkuntzako 2. mailara arteko haurrekin.

Eraginkorrak direla egiaztatuta dauden metodoak erabiltzen ditugu LHko 3. mailatik aurrera, hizkuntzaren lau alderdiak lantzen dituztenak: ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena.

Gure profesionalak

Esperientzia eta titulazioa dituzten irakasleak, arrakasta handia izaten dutenak ziurtagiri ofizialak eskuratu nahi dituzten ikasleekin.

Nork har ditzake hizkuntza-klaseak?

Adin guztietako ikasleek, Haur Hezkuntzako 2. mailatik hasi eta helduetaraino.

Baina, gainera, honako hauek ere eskaintzen ditugu:

  • Hizkuntzak taldeka (ingelesa, frantsesa, euskara, alemana eta txinera)
  •  Edozein hizkuntza klase partikularretan
  •  Erretiratuentzako klaseak
  •  Merkatarientzako klaseak (turistak artatzeko dituzten beharrak aintzat hartuta)
  •  Langabeentzako klaseak
    ● Elkarrizketa-klaseak
    ● Helduentzako irakurketa-kluba

Eskaintzen dugun ordutegia

Astelehenetik ostiralera: klaseak goizez, eguerdian eta arratsalde/iluntzean
(laranja) Pertsonei balioa ematea
(urdina) Lan-ohitura onak
(gorria) Curriculumaren edukia

NUESTRO MÉTODO Y OBJETIVO
English Summer