Online eskolak
Hamilton Idiomas

Online eskolak

Azkar ikasi ingelesa bideokonferentzia bidezko online eskolekin, Big Datari esker.

MUNDU OSOKO JATORRIZKO HIZTUNEKIN!

ZUK ERABAKI NOIZ ETA NON.

Egin online eskolak nahi duzunean eta nahi duzun tokitik. Interneteko konexioa duen edozein gailutatik: ordenagailua, mugikorra edo tableta. Aukeratu edo bertan behera utzi behar beste aldiz, minutu bateko aurreikuspenarekin. Ikasi ingelesa bideokonferentzia bidez mundu osoko irakasleekin, klik soil batekin!

INGELESA IKASTEKO BESTE MODU BAT: ONLINE ESKOLAK

HAMILTONek ingelesa azkar ikasteko eta hobetzeko modua eskaintzen dizu, adimen artifizialarekin diseinatua, teknologia erabiltzen duena zure ahalegina eta, beraz, zure denbora aprobetxatzeko.

Irakaslearen eginkizuna beti izan behar da ikaskuntza-prozesua bizkortzea. Hark adieraziko du zein diren ahalik eta azkarren ikasteko zabaldu behar diren ateak.

IRAKASLEAREKIN IKASTEKO DENBORA OPTIMIZATU

Lana irakaslearekin eta bakarka gidaritzapean, biak uztartuz

Hizkuntza bat ikasteko sekretua da ahalik eta ordu gehien ematea pelikulak, kantak, dokumentalak, irratia, TED hitzaldiak… ikusi eta entzuten, eta horrek guztiak ez du irakasle baten beharrik.

Gure irakasleen helburua da klase bakoitzean ikasleek ez dakitena aurkitzea, sisteman erregistratzea, eta sistemak biderik azkarrena bilatzea gero eta gauza gutxiago izan daitezen ikasi beharrekoak. Sistemak berak gidatuko du irakaslea klase bakoitzean eduki berria eman diezaion ikasleari, edo indartu beharreko edukia eman diezaion, dagoeneko ikasitakoa errepikatu beharrik gabe.

OPTIMIZATU ZURE DENBORA!

Zure maila bereko hiru ikasle gehienez ere talde bakoitzean. Teknologiarekin ikasleen beharren arabera diseinatutako taldeak.

Irakaslearen gidaritzarekin eta metodologia erakargarri eta motibatzailearekin egiten du ikasle bakoitzak aurrera.

Jarri gurekin harremanetan