English Summer Play School

Hamilton Idiomas Udan

English Summer

Play-School

Ingelesa ikasten

Zer egingo dute zure seme-alabek uda honetan?

“ENGLISH SUMMER PLAY-SCHOOL ingeles-ikastaro trinkoa da Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleentzat. Ingelesa giro lasai, dinamiko eta dibertigarrian ikasi eta praktikatzeko pentsatuta dago”.

Shine, play and learn!

 SHINE

Betiko gogoratuko duen esperientzia izango da. Irribarrean antzemango diozu!

 PLAY

Jolasen bidez, trebetasunak garatuko ditu eta, aldi berean, beste haur batzuekin ondo pasatuko du.

LEARN

Etxean egunero ikusiko duzue nola egiten duen aurrera ingelesarekin.

English Summer Play-School deskribapena

ZER DA?

Ingeles-ikastaroa uztailean.

NORENTZAT?

Bi urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleentzat

NOIZ?

2023ko uztailaren 3tik 28ra

Astelehenetik ostiralera.

9:00etatik 13:30era

NON?

San Nikolas Ikastolan (Algortan)

ZEIN ZERBITZU ESKAINTZEN DIRA?

Haurtzaindegia 8:30etik 15:00etara eta jantokia

Zergatik eman izena?

ENGLISH SUMMER PLAY-SCHOOL esperientzia betea delako, honako hauek eskaintzen dituena:

  • Irakasle espezializatuak eta kualifikatuak.
  • Talde txikiak (15 ikasle gehienez).
  • Askotariko tailerrak: zientzia, eskulanak, kultura, musika, kirola, antzerkia, teknologia etab.
  • Ikus-entzunezko baliabideak eta ordenagailuak.
  • Bakoitzaren aurrerapenari buruzko txostena.
  • Bertaratze-diploma.
  • Ikasitako abestien hitzak liburuxka batean opari.
  • Istripu-asegurua barne.

ZENBAT BALIO DU?

Ezaugarriak:

Ikasleak

Euskaldunak, 2 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara artekoak.

Irakasleak

Jatorrizko hiztunak edo hirueledunak (ingelesa-euskara-gaztelania).

Metodologia

Geure metodoa erabiltzen dugu, jarduera ludikoetan oinarrituta: ipuinak, abestiak, sukaldaritza tailerrak, zientzia, antzerkia, jolasak, eskulanak, kirola, bideoak, ikus-entzunezko baliabideak, ordenagailuak eta abar.

Jarraipena

Ikasle bakoitzak bere Aurrerapenaren Txostena jasoko du ikastaroa amaitzean. Ikastaroan landutako edukiak biltzen ditu txostenak.

Talde txikiak

Gehienez 15 ikasle.

Mailak

Ikasleen ezagutza-mailaren arabera eratzen ditugu taldeak. Ahal den neurrian, haurren nahia errespetatzen dugu lagunekin egon daitezen.

Oparia

  • Ikasle bakoitzari liburuxka bat emango diogu hilean zehar ikasitako abestien hitzekin.
  • Bertaratze-diploma.
  • Irteerak igerilekura, hondartzara, parkeetara eta ikastolatik gertu dauden leku interesgarrietara.

Beste zerbitzu batzuk:

  • Jantokia eta haurtzaindegia 8:30etik 15:00etara
  • Deskontuak neba-arrebentzat eta familia ugariko kideentzat

MATRIKULA ZABALIK

2023ko ekainaren 15a arte

Hamilton Idiomas

 info@hamiltonidiomas.com

Sipiri kalea, 11 – behea 48600 SOPELA

Bizkaia

Telefonoa: 94 676 30 12