Reading Club Irakurketa Taldea

Reading Club Irakurketa Taldea

Irakurtzea eta ingelesa gustuko dituzu? «Reading Club» gure irakurketa-talde BERRIA eskaintzen dizugu; bertan biltzen gara irakurgai interesgarriak ingelesez irakurri, eztabaidatu eta partekatzeko. Elikatu zure jakintza eta trukatu ezagutzak gure Bilboko Hamilton School Akademiako irakasle adituekin.

Gure helburua

Partekatzeko, irakurtzeko eta ikasteko gune bat sortu nahi dugu ingelesa maite duten irakurzaleentzat. Idatzizko ulermen eta ahozko adierazpen arina izaten lagunduko dizugu. Irakurzaleentzako denbora-pasa berri eta interesgarria!

Nola egiten dugu?

Ingelesez idazten duten autoreen liburuak hautatu eta jatorrizko bertsioan irakurtzen ditugu, astero apur bat, eta irakurri duguna klubean komentatzen dugu gero.

Gure profesionalak

Irakurzaleak diren ingeles irakasleak ditugu, astero taldearekin hitz egiteko eta partekatzeko prest daudenak.

Nork har dezake parte Reading Club-ean?

Irakurzaletasuna duten pertsona helduek, ingelesaren maila ona mantendu nahi dutenek.

Eskaintzen dugun ordutegia

Astean ordu eta erdi, arratsalde/iluntzean (19:00etatik aurrera)

Galdetu akademian gehiago jakiteko.

grupo de lectura