Klase partikularrak
Hamilton Idiomas

Klaseak Hamilton Idiomas akademian

Hamilton Idiomas akademian profesional talde egonkorra dugu, jatorrizko hiztunez eta filologian lizentziatutako bertako irakaslez osatua.

Ezaugarriak

  •  Talde txikiak, gehienez ere 10 ikaslerekin
  •  Dinamika positibo eta motibatzailea
  •  Hiruhileko bakoitzeko aurrerapenaren txostenak.
  •  Motibazio-programa haurrentzat, opariekin: zenbat eta ahalegin handiagoa egin, orduan eta opari gehiago eta hobeak!
  •  Asistentziaren kontrola
  •  Aurrerapenaren jarraipena: gurasoekin bilerak

Mailak

Hamilton Idiomas gure akademian INGELESA, FRANTSESA eta ALEMANA irakasten ditugu, Europako Erreferentzia Markoarekin bat datozen maila guztietan: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.

Ordutegiak

Goizez eta arratsaldez ematen ditugu eskolak, baita asteburuetan ere. Komeni zaizun ordutegirik ez badugu, zure ordutegia kontuan hartuko dugu eta, zure egoera berean jende gehiago egonez gero, zure neurrira egindako taldea sortuko dugu.
Hiru ikasletik aurrera sortzen ditugu taldeak, beraz, zure egoera berean bi lagun badituzu, anima itzazu gurera eta matrikula oparituko dizugu. Maila bakoitzerako ordutegi zehatza jakin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Metodologia

Hizkuntzaren lau alderdiak lantzen ditugu ikasleekin: ahozko adierazpena, ahozko ulermena, idazmena eta irakurmena, eta horietako bakoitzari garrantzia ematen diogu. Horretarako, lau alderdiak lantzen dituzten metodoak erabiltzen ditugu, irakasleen artean adostutakoak, eta jarduerekin osatzen ditugu, irakasle bakoitzaren irizpideen arabera, talde bakoitzaren ezaugarrietara hobeto egokitzeko.

Irakasleak

Hamilton Idiomas akademian profesional talde egonkorra dugu, jatorrizko hiztunez eta filologian lizentziatutako bertako irakaslez osatua.

Eskola-egutegia

Bi egutegi erabiltzen ditugu:

Bata irailaren 15ean hasi eta ekainaren 15ean amaitzen duten ikasleentzat, eta bestea urrian hasi eta ekaineko hirugarren astean amaitzen duten ikasleentzat. B1 maila arteko taldeak astean 2 orduz etortzen dira eta gutxienez 65 ordu betetzen dituzte ikasturte batean. Maila horretatik aurrera, ikasleak 3 orduz etortzen dira astean eta 100 ordu betetzen dituzte ikasturtean.

Hizkuntzak:

  • Ingelesa
  • Frantsesa
  •  Alemana
  •  Italiera
  •  Gaztelania atzerritarrentzat

Beste hizkuntza batzuei buruz ere galde dezakezu.

Mailak

Klase partikularretan ikasleek ezartzen dute maila. Gure irakasleak jatorrizko hiztunak edo filologoak dira, esperientzia handia dute, eta beren espezialitateko hizkuntza edozein mailatan irakasten dute.
Zure maila ezagutzeko jakin-mina baduzu probatu doan zure maila, nahiz eta ez den derrigorrezkoa klase partikularrak kontratatzeko, irakasleak berak egingo baitu zure mailaren balorazioa lehen klasean.

Ordutegiak

Klase partikularren ordutegiak ikasleak ezartzen ditu bere beharren arabera, eta gu horretara moldatzen gara. Klase partikularrek badute beste abantaila bat: ikasleak ezin badu eskola bat ezarritako ordutegian eman, gutxienez 24 ordu lehenago antolatuz gero, aukera dago irakaslearekin adosteko noiz berreskuratu eskola hori (haren ordutegi librearen barruan).

Metodologia

Hizkuntzaren lau alderdiak lantzen ditugu ikasleekin: ahozko adierazpena, ahozko ulermena, idazmena eta irakurmena. Klase partikularren kasuan, ikaslearen neurrira egiten dugu. Hark edo haren tutoreek (adingabeen kasuan) adierazten dute zein diren haien interesak edo hobetzeko beharrak, eta irakasleak horretara egokitzen dira.

Irakasleak

Profesional talde egonkorra dugu, jatorrizko hiztunez eta filologian lizentziatutako bertako irakaslez osatua. Guztiek dute eskarmentua irakaskuntzan eta, langile berrienekin batera, etengabe ikasten jarraitzen dute, etengabe hobetzea sustatzen duen giroan. Enpresa gisa dugun filosofia da giro ezin hobea sortzea irakasleak pozik, eroso eta lan egiteko askatasunez senti daitezen, eta beren modu propioa bila dezaten ikasleen errendimendu handiena lortzeko. Horregatik dute autonomia maila handia, eta oso lantalde aktiboa eta dinamikoa osatzen dute, baita ongi koordinatua ere.

Eskola-egutegia

Gure akademian, klase partikularrek ez dute hasi edo amaitzeko data zehatzik, ikasle bakoitzaren beharren arabera hitzartzen baitira. Urteko edozein lanegunetan has daitezke eta, irakasleak hala eskatzen badu, Gabonetako eta Aste Santuko oporraldiak errespetatu beharko dituzte. Hala ere, eta irakaslea ados badago, oporraldietan ere egon daitezke eskolak. Irakasleak oporrak hartu nahiko balitu, baina ikasleak ez, Didak-Hamilton ordezko irakasle bat aurkitzen saiatuko litzateke oporraldirako.

Ingeleseko bi ikastaro trinko mota antolatzen ditugu akademian:

  •  Hiru hilabeteko ikastaro trinkoak astean bost ordurekin. Horien helburua da ikasleak prestatzea Cambridge-ren azterketa ofizialak egiteko: First Certificate in English (FCE), Certificate in Advanced English (CAE) eta Certificate of Proficiency in English (CPE). Klaseak arratsaldez izaten dira. Ikastaroak urritik abendura, urtarriletik martxora eta apiriletik ekainera artekoak izaten dira.
  •  Hilabeteko ikastaro trinkoak, uztailean, egunean 2 ordurekin, goizez.