Psicología Hamilton

Psikologia

Gure psikologia zerbitzuan laguntza emozionala ematen dugu, hirugarren belaunaldiko terapiekin eta diziplina anitzeko ikuspuntuen bidez. Gure helburua da gure pazienteei laguntzea haien beharrei erantzun ahal izateko.

Hamilton School
Psikologia Bilbon

2021eko martxoan, Hamilton School-en hazteko beste urrats bat egin genuen eta Zentro Psikohezitzaile bihurtu ginen. Ikastetxerako errefortzu eskolen arloan ikusten ari gara, batzuetan, ikasteko zailtasunak heldutasun psikikoaren desoreka batean edo batzuetan oinarritzen direla eta, horregatik, hizkuntzak irakasteaz eta ikastetxerako errefortzua emateaz gain, gure jarduera-eremua zabaltzen ari gara haur eta gazteentzako psikoterapia zerbitzuarekin.

Hartara, Hamilton School-en, eskola-laguntzaren premiei dagokien espektro guztia barnebiltzen dugu orain, eta hor sartzen dira bai hezkuntzaren alderdi kontzeptuala eta praktikoa, bai haur batzuek behar duten ebaluazio eta tratamendu psikologikoa.

Hamiltoneko lantalde osoa ilusio eta gogo handiz gauzatzen ari den proiektua da, eta ziur gaude Bilboko hizkuntzen irakaskuntzan, hezkuntza-errefortzuan eta psikoterapian erreferente izatera iritsiko garela.

Gure helburua

Entzutean eta komunikatzean oinarritutako laguntza eskaintzea. Arreta eskaintzea eta pertsona gidatzea edozein behar psikologikoren aurrean, besteak beste depresioa, antsietatea, bizitzako egoera zaila, etab.

Gure metodoa

Psikologoen elkargoko kide diren gure psikologoekin lan egiten dugu, hirugarren belaunaldiko terapiekin eta diziplina anitzeko ikuspuntuen bidez.

Nork jaso dezake arreta psikologikoa?

Laguntza emozionala behar duten haurrak, nerabeak eta helduak artatzen ditugu.

Eskaintzen dugun ordutegia

Astelehenetik ostiralera: Goizez, eguerdian eta arratsaldez

Psikologia
Psicología

Zure eskura ditugun zerbitzuak:

INDIBIDUAL TERAPIA

  • Haurrentzako
  • Gazteentzako
  • Helduentzako

TALDE TERAPIA

Profesionalen taldea

Psikologian aditu taldea dugu zure kasua kudeatzeko beharrezko tresnekin:

Julen Alba doktorea. Osasun Psikologo Orokorra. BI04568 agiria duena.

Nerea Etxebarria. Osasun Psikologo Orokorra. BI05700 agiria duena.

María Graña. Mindfulness aditu.